0 comentarios

10 ordu eskasean emakume batek kalean jasan dezakeen jazarpena...

Ernai gazte antolakundeak udaran zehar salatu du ‘mikromatxismo’ gisa izendatu duen jazarpen sexista, horren adibide argia da mundu osoan lau haizetara zabaldu den bideo hau. 1.170.000 ikustaldi izan ditu egun bakarrean eta 27.000tik gora iruzkin eragin ditu Youtuben. Katalanez irakurri dugu, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez... 10 orduz New Yorken barrena joan zen emakume hau oinez, beltzez jantzita goitik behera eta inori ezer esan gabe... Hauxe gizonezkoen aldetik jasan zuen jarrera:

Kale jazarpenaren aurka lan egiten duen Hollaback kolektiboak egin du grabaketa.

/