Naiz+ Naiz+

Andaluziako errepresioa, datutan

Andaluziako egoera sozio politikoa ezagutzeko irrikaz lanean da bertaratu den euskal brigada. Oraingoan, bertako langileriak sufritzen duen errepresioaren berri ematen duen bideoa igorri digute.

Langile protesten aurkako prozesu judizial ezberdinetan, egun Andaluzian 657 auziperatu daudela eman du jakitera SATeko kide den Pablok; eta orotara isunetan, milioi bat euro baino gehiago ordainarazi dizkietela salatu du. Gogoan izan du, espetxean den Andaluziako Langileen Sindikatuko kide den Andrés Bódaloren eta bere delitu bakarra «miseria eta esplotazioaren Andaluzian jaio izana» dela ostengatu du Pablok.