Naiz+ Naiz+

Errigoraren auzolanaren uzta dastatzeko unea

Amaiera eman dio Errigorak 2016ko udazkeneko kanpainari eta inoiz baino saski eskari handiagoarekin, gainera. Guztira 14.000 saski inguru banatu ditu eta hortaz, 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa egin ahal izango zaio Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari. Noski, Erriberako ekoizleek ere sustengu ekonomiko garrantzitsua dute kanpaina honi esker.

Kanpainari amaiera borobila emateko, Ablitasen egindako auzolanaren irudiak bildu dituzte bideo honetan.

Errigoraren uzta etxean jasota, hura dastatzeko unea da. On egin!