Naiz+ Naiz+

Hayat, Kalama eta Hassana, erresistentziaren ahotsa Saharatik

Hala Bideoak hiru sahararren ahotsa dakar lan honetan, bertako erresistentziaren ahotsa dira bideoko hiru protagonistak.

Hayat Rguibi: Equipe Mediako kidea eta Saharako emakume taldeen ekintzailea. Sei hilabete egon zen espetxean, eta gaur egun, epaiketaren zain dago.

Kalama Ahmed Sidi: Sidi Abdllah B´han preso politikoaren arreba. Sidi Gasteizen bizi zen, baina Gdeim Izik kanpamendua altxatzean, Saharara bueltatzea erabaki zuen. Atxilotu, torturatu eta epaitu ostean, bizi osorako espetxe zigorra betetzen dago Marokoko espetxe batean.

Hassanna Aalia: Gdeim Izikeko kanpamendu baketsuan hartu zuen parte. Horren ondorioz, bizi osorako espetxe zigorra ezarri zion Marokoko auzitegi militar batek. Euskal Herrian asilo politikoa lortzeko borrokarekin jarraitzen du gaur egun.