Naiz+ Naiz+

Hitzen balioa aurkitu nahian... ‘Balitzen hioa’

Bertsozale elkartea-ren bidez: BALITZEN HIOA antzezlana. Esti Curiel, Leire Ugarte eta Hodei Unzueta aktoreak Ainhoa Alberdiren zuzendaritzapean.

HITZEN BALIOA aurkitu nahian lau bertsolari idazten jarri zituzten bakoitza bere aldetik: Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi. Testu horiek hartu eta hizkiak lekuz mugitu zaizkie BALITZEN HIOA osatuz.

Otsailak 21, Tutera. Castel Ruiz kultur etxea. 20.00
Otsailak 22, Eskoriatza. Unibertsitateko aretoa. 19:30.
Otsailak 28, Santurtzi. Kresala aretoa. 20:00.
Martxoak 1, Villabona. Gurea aretoa. 22:30.
Martxoak 2, Igorre. Lasarte aretoa. 20:00.
Martxoak 13. Aretxabaleta. Zaraia aretoan 19.00

Sinopsia Korrika.org-en:

“Txikitan, liluratu egiten ninduten hitzek”. (Ainhoa Agirreazaldegi)
“Hitzak egin gaitu, eta, aldi berean, geuk sortzen dugu hitza.” (Andoni Egaña)

“Edonork esan dezake edozer? Nola ulertuko dut orduan hitzek zer esan nahi duten? Hitzak trofeoak baldin badira… soinuzko perlak ahoan…
Horrek ematen dit min. Mina. Ulertzen?” (Maialen Lujanbio)

“Lehen baziren bost duroko hitzak.Baina gero zuloa egin zieten bost durokoei, eta gutxiago balio zuten. Zulatu zituzten bost durokoak eta zulatu zituzten bost duroko hitzak”. (Uxue Albedi)

Gai beraren inguruan, lau bertsolari jarri ditugu idazten. Bakoitza bere aldetik. Nahieran. Guk, testu horiek hartu eta baliatzen lihoa osatu dugu.  Hitzen balioa aurkitu nahi genuen… eta hizkiak lekuz mugitu zaizkigu.