0 comentarios

Iruñeako txingor zaparradak sareak busti ditu

Hamar minututan lehertu eta 9,8 litro metro kuadroko euri jasa bizi izan zuen atzo Iruñeak. Euriarekin batera kazkabarra jausi zen, suhiltzaileen irteera bat baino gehiago eraginez. Bizilagunek kazkabarraren emaria grabatu eta sareetan partekatu zuten.

Arratsaldeko 18.00tako Arnaitz Fernandez meteorologian adituak ekaitz arriskua iragarri zuen Twitterren duen kontuan.

Nafarroako mugak zeharkatu eta kazkabarra eta ekaitza Gipuzkoan edota Arabara ere iritsi ziren. Hona hemen haren berri ematen duten txio batzuk:

Aizkorriko magalean den Urbiara ere iritsi zen kazkabarra. Piloten tamainako kazkabarra izan zen bertan Arnaitz Fernandezek Twitterren erakutsi duen moduan.

Gaur ere izango da ekaitz arriskua. Eguerditik aurrera haizea aldatu eta zakartu egingo da, batez ere kostan, eta tarteka zaparradak izanen dira, bereziki arratsaldean..

/