0 comentarios

Musikazuzenean-en KOMUNITATEA abian da

Musikazuzenean/komunitatea:

2010eko urrian saretu zen lehen aldiz www.musikazuzenean.com webgunea, Euskal Herrian egiten diren zuzeneko kontzertuen bozgorailu izan asmoz. Urte hauetan guztietan, milaka kontzertuen berri zabaldu dugu gure aganda atalean, gaztetxe, areto, frontoi eta jaialdi handietan egIten diren zuzenekoei kasu eginez. Era berean, ehundaka bideo, eta milaka argazki argitaratu ditugu, kronikak eta bestelako jarraipen bereziko atal bereziekin batera. Orain, KOMUNITATEA atala jartzen dugu martxan, musikazuzenean egitasmoa sostengatzen duten musika talde, areto, gaztetxe eta musika eragileen txokoa sortuz gurean.

Honakoa ez da musika gida edo musika taldeen aurkide bat. Soilik, musikazuzenean egitasmoa sostengatzen duten lagunek osatzen dute honako zerrenda.
Musikazuzenean, bertako musika eszena eta musika taldeak bultzatzeko sortu zen, eta logikaz, talde eta eragileak berak dira egitasmoa sostengatzen dutenak.
Talde hasiberrietatik, talde ezagunetara, komunitatea gune zabala eta koloretsua da.

Egun 40 eragiletik gora batu dira gurean, eta egunez egun handitzen doa gure sarea. Komunitateko kide direnak, orri propioa dute musikazuzenean atarian. Bertan, taldearen biografia, audioak, bideoak, albisteak edota diskografia ikusi ahal da.

Talde eta eragileak aportazio kolektibo bat egiten dute, urteko 80 eurotakoa, musikazuzenean egitasmoa biziraun dadin. Era berean, norbanako harpidetza ere egin daiteke, 30 euroen ordainduz. Trukean, zuzeneko kontzertuetarako sarrerak, CD-ak eta diskoen deskarga digitalak eskaintzen dira.

KOMUNITATEA KIDE ZERRENDA

GAZTETXEAK
Andoain
Anoeta
Txirbilenea

MUSIKA KOLEKTIBOAK
Ordizirock
Oarsomusika
Kooltur Ekintza

TABERNAK
Pako
Motz
Goiz Argi
Beleko taberna

TALDEAK
2zio
Begiz Begi
Behi Bi Blues
D-Pintxos
Elbereth
Eratu
Estricalla
Fiachras
Gose
Hesian
Hira
Iheskide
Itziarren Semeak
Izaki Gardenak
Izeberg
izu nauk
Joseba B. Lenoir
Kashbad
KEä
Kometa
Kraussk
Ladislao
Libe
LuzdePutas
Mikel Uraken
Nekez
Niña Coyote eta Chico Tornado
Petti
Pierrot
Sarkor
Tajon Prieto y Los Kuajolotes
The Guilty Brigade
voltaia
Ze Esatek!

/