0 comentarios

Planetak euskaraz ikasi, nola liteke?

Eztabaida piztu du Raquel Gonzalez getxoztarrak Twitterren zabaldutako mezuak. PPk Getxo duen idazkari nagusia eta bertako zinegotzia da Gonzalez eta kexu agertzen da bere zazpi urteko semeak planetak eta hezurrak euskaraz ikasi behar dituelako. «Gaindituko du, baina, ez du deus jakinen», dio erantzunak arrapaladan jaso dituen mezuak.

Asko eta askotarikoak izan dira Gonzalezek jaso dituen azalpen eta erantzunak. Gehientsuenek haserrea agertzen dute, badira, baina, ironiaz baliatuta140 karakteretako astronomia klasea zuzentzen diotenak. Hona hemen jasotako hamarnaka iruzkinetatik batzuk:

Tamalez, Gonzalez ez da euskarak hezkuntzan duen presentziaz kexu den bakarra. Ez da berria, baina, esanguratsua da Intereconomia telebista kateak gure hizkuntza madarikatzera eskaintzen dion denbora tartea. Espainiako sektore intrantsigenteei zuzendutako ‘El gato al agua’ saioan, Eduardo García Serranok egindako hitzartze horietako bat da bideoan ageri dena. Euskara, katalana eta galeagoarekin batera, «abarkadun» hizkuntzak direla esan eta eskoletan hauek ikasteko parada izatea «aberrazio konstituzionala» dela deritzo. Miguel de Unamunoren jarraitzaile fin, euskara aza eta behiarekin aritzeko hizkuntza dela gaineratu zuen Garcia Serranok.

/