0 comentarios

Espezialistek bizi gaituzte... burugabe

EHZ festibalean "Burujabe, burugabe, burujale" solasaldian parte hartzeko aukera izan nuen. Ezbairik gabe, burujabetzaren kontzeptualizazioak aukera ugari eskaintzen dizkigu egungo testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoan: estatu espainiar zein frantsesaren zapalkuntza inperialistak eta kapitalismo heteropatriarkalarekiko menpekotasunak burujabetzarako bideak ixten dizkigute.

Burujabetza, ordea, ezin interdependentziarik gabe ulertu, ezta burujabetzaranzko bidea komunitatea gabe ere. Zentzu horretan, zein paper jokatzen dute kontsumo-taldeek? Hemen bide hori urratzen ari diren pertsona batzuen iritziak. Informazio gehiago.

/