0 comentarios

Nola sukalda genezake Borda bat?

Zuen auzo, herri edo hirian etxebizitza-kooperatiba bat sustatu nahi al duzue? Hasteko, ondoko osagaiak behar dituzue: pertsona-taldea, etxebizitza-proiektu komuna, esku bete konfiantza eta motibazio, lagatako espazio bat (orube bat edo birgaitzeko eraikin bat) eta oinarri sozial eta ekonomiko sendoa.

Lehenik eta behin, jarri pertsonak beratzen etxebizitza-eskubidea zailtzen duen sistema sozial eta ekonomikoan. Konfiantzaz eta motibazioz ondu. Denbora luzez irabiatu erreferentzia kooperatibistekin eta esperientzia autoeratuekin oinarri sendo bat lortu arte. Nahasketa lodi geratuko da estatutuak eta barne-bizitza ondo definitzen ditugunean.

Jarri nahasketa egosten su txikian 5.000 orduz asanbleak, bilerak, tailerrak eta lan-batzordeak eginez. Nahasketa gorde.

Bitartean, masa kritiko bat eratu oinarri sozial eta ekonomikoa lodituz. Jarri presio sozial handiko eltze batean irakin eta espazioaren lagapen-hitzarmena lortu arte. Arretaz ibili ez dadin inor erre.

Plana aurkezteko prestatu ohe bat arkitektura-proiektuarekin, finantza-diseinuarekin eta estrategia komunikatiboa. Hori guztia, kapen artean masa kritikoa eta olio errea sartuz. Dekoraziorako gehitu maitasun-zurrusta batzuk, eskukada errespetu eta bizikidetza pixka bat.

Errezeta amaitzeko funtsezko osagai bat baino ez zaigu falta: zu, zu eta baita zu ere, zuok guztiok. Zuen laguntza behar dugu La Borda errealitate bihurtzeko eta erabilera-lagapeneko etxebizitza-eredu hau beste leku batzuetara irits dadin sustatzeko.

Eraikitzen hasiko gara, zure laguntza behar dugu, 1.000 izan nahi dugu.

#VolemSer1000

www.laborda.coop

/