Artículos archivados en 2017-11

0 comentarios

Guk geuk egiten dugu senitartekoen lana

Guk geuk egiten dugu senitartekoen lana

"Hasieran ez genekien gorpuekin zer egin. Baghdad-etik etorritako militar eta miliziek ez dute begi onez ikusten guk lan hau egitea. Baina beraiek ez dute ezer egiten eta kalean, mundu guztiaren aurrean uzten dituzte gorpuak. Usaindu, joan mezkita kanpora eta usaindu; auzo honek hilerri abandonatu baten usaina du" esan dit Salman-ek, Akram-ek itzulita.

"Asko exekutatuak dira. Atzean dituzte eskuak lotuta eta tortura zantzuak ere badituzte. Militarrek Estatu Islamikokoak direla diote, baina...

0 comentarios

Ez da heriotza, bizitza bukatu gabe uzten dute.

Ez da heriotza, bizitza bukatu gabe uzten dute.

"Eta hondamendi guzien exenploa bailitzen

beilatu genuen gorpua ordu erdiz.

Heriotza ez da ederra eta ez da

sekula izango."

Joseba Sarrionandia, 1994, XX. Mendeko Poesia Kaiera

 

"Okerrena ez da dauden tokitik ateratzea. Kiratsak, goragaleak, tripako minak zerbaitegatik izaten ditugu. Heriotza beti zerbait ederra bezala irudikatu digute, baina ez da ala. Hildakoek usain txarra dute" esan dit Akram-ek lurretik jaiki ondoren gorputza luzatzen duen bitartean.

Isiltasun sakon bat jabetu da...

0 comentarios

Akram-ek ezin du jan; kiratsak min egiten dio.

Akram-ek ezin du jan; kiratsak min egiten dio.

"Manta bakoitza behin bakarrik erabili ahal da, usaina hartzen du; zikindu egiten da" dio Akram-ek, Salman-en bolondres taldeko lagunak. "Gorputzak, usain txarra izateaz gain, likitsuak izan ohi dira. Muki moduko bat isurtzen dute eta dena usain txar batekin uzten dute. Asko bitan zatitu, puskatu egiten dira, barruko organoak, behin baino gehiagotan jaso behar izaten ditugu lurretik. Etxera joan eta askotan ez dut jateko gogorik izaten. Ezkondu berria naiz eta nire emazteak prestatzen duen...

0 comentarios

Meskitan guanteak agertu zirenekoa

Meskitan guanteak agertu zirenekoa

Salman Ali Mosul mendebaldeko Al-Tanek auzoko meskitara sartu da. Usai txarra zegoela esan dute bizilagunek eta ea hildakoren bat ote dagoen begiratzera sartu dira. Usteldutako janaria besterik ez dela dirudi. "Askotan esaten digute toki batean hildakoren bat egon litekeela, baina bertara joaten garenean usteldutako janaria edo hildako txakurren bat da. Kiratsa darion etxe horren inguruan bizi den jendeak ez du nahi izaten bertan sartzea. Estatu Islamikoak bonbak jartzen ditu hildakoak dauden...

0 comentarios

Eskularrurik ez Mosul-eko hildakoak hartzeko

Eskularrurik ez Mosul-eko hildakoak hartzeko

“Etxez etxe ibili ohi gara. Usainak agintzen digu non sartu. Askotan goragalea ematen du hildakoengana gerturatzeak baina oraindik ez dut ezagunik aurkitu. Ez dut uste behintzat ezagunak zirenik. Asko eta asko ez dakigu nor diren, Estatu Islamikokoak edo haien aurka hiri barruan altxatako milizia sunietakoak diren. Batzuk zibilak dira, emakume gutxi. Makilez lagundurik ateratzen ditugu geletatik usaina dela eta. Poltsikoak begiratzen dizkiegu ea karterarik edo halakorik duten jakiteko....

0 comentarios

Mosul-eko kale garbitzaileak

Mosul-eko kale garbitzaileak

Bada gatazka baten ondoren normaltasunera ahalik eta azkarren bueltatu nahi duenik. Mosul-en orain gutxi Estatu Islamikoak kontrolatutako kaleetan kirats usain handia dago. Lurrean, askotan kale erdian, mantak eta maindireak daude hildakoen gorpuzkiak estaltzen. Egunez euliek eta gauez eltxoek begiak eta ahoa irekita mantentzea ezinezko egiten dute. Harrigarria zait porlan gris eta okre koloreko hiri honek dituen jardinetan zenbat objektu pertsonal aurki ditzakedan. Erlojuak, eskularruak,...