HipHop Gunea naizplus bloga

2ZIO: 'Gure barrenetatik'

2ZIO taldea 2010. urtean sortu zen Odei (Urruña), Jo (Ziburu) eta Gorkaren (Algorta) eskutik.

Rapa egiten dute eta 2013an kaleratu zuten lehen diska, "Pausuz Pausu" izenekoa.

2015. urtean "Bideak" diska kaleratu zuten eta hemetik ateratako kanta dugu 'Gure barrenetatik'.

Bideo hau EuskalHHH webgunean aurki dezakezue, Euskal Herrian ditugun beste hainbat artisten bideoklipak ere aurki ditzakezue Bideo atalean.