0 comentarios

Eskola kirola Azpeitiko Herri Hezitzailearen erdigunean

Loading player...
Eskola kirola Azpeitiko Herri Hezitzailearen erdigunean

Joan den larunbatean, hilak 14, Azpeitiko Herri Hezitzaileak taldeak eta Udalak antolatuta 'Eskola kirola Herri Hezitzaileen ikuspegitik' jardunaldia antolatu zuten.

Azpeitik tradizio handia du kirol arloan eta aukera hori baliatuz Eskola Kirol Kontseilua, Udala eta herriko 3 ikastetxek elkarlanean proiektu bateratua osatzea adostu zuten.

Jardunaldietan hainbat konpromiso hartu zituzten eta besteak beste ondorengo dekalogoak aurkeztu ziren: kirolari onaren dekalogoa, hezitzaile onaren dekalogoa eta ikusle onaren dekalogoa.

Egindako diagnostiko bat oinarri hartuta, Azpeitin, baloreen hezkuntza oinarri, eskola kirolaren garrantzia azpimarratu zuten parte hartzaileek. Eskola kirolaren inguruan egindako topaketan, honek gazteengan sortu ditzakeen jokaera eta balioen inguruan haurnartu zuten. Eskola kirola hezitzailea dela aitortzen bada, zer nolako ekarpena egiten dio ikasleari modu integralean?

Udala, ikastetxeak, klubak eta kirol arloan dabiltzanen mahaiaren osatzea adostu zuten, elkarlanean Azpeitia Herri Hezitzaileari kirol ikuspegitik bultzada emateko asmoz.

/
últimos posts
últimos comentarios