0 comentarios

Haur transexualen inguruko kanpaina

Chrysallis Euskal Herria elkarteak haurren transexualitatea lantzeko kanpaina jarri du martxan. 2015ean jaio zen elkarte honek Hego Euskal Herriko lurraldeetan egingo du kanpaina eta helburua gazte transexualak aitortuak, errespetatuak eta zoriontsuak izatea da.

Aipatu duten adibide baten arabera, haurtzaroan euren identitate sexuala onartu ez zitzaien heldu transexualen suizidio tasa handioagoa da heldu ez transexualenarekin alderatuz. Hori dela eta, kontzientziazio kanpaina hau hezkuntza eremura, osasungintzara, kirolera, komunikabideetara eta beste hainbat esparrutara eramango dute.

Aniztasunaren aldeko elkarte honen webgunean haurrentzako zein helduentzako material mordoa jarri dute. Besteak beste, irakurgaiak, bideoak, dokumentalak, arreta zerbitzuak edota unitate didaktikoak topatu daitezke.

> Aingeru Mayor-en hitzaldia: klik hemen

> Webgunea: www.chrysalliseh.eus

/
últimos posts
últimos comentarios