0 comentarios

Hezkuntza sistema propioa iruteko dinamika

LAB sindikatuak IRUTEN dinamika aurkeztu du dozenaka kideren babesarekin. Azken urteetan hezkuntzan garatutakoaren oinarrietan aurrera egin eta gaurdanik Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzari ekiteko konpromisoa agertu du Ainhoa Etxaidek. Zentzu honetan, lau helburu eta egiteko nagusi izango ditu sindikatuaren dinamika iraunkor honek, Ruben Iglesiasek azaldu bezala:

  1. Euskal hezkuntzaren gaineko hausnarketa egitea.
  2. Hezkuntza esperientzia ezberdinak ezagutzea.
  3. Euskal Herriak XXI. mendean behar duen eskola ereduaren gaineko adostasunak biltzea.
  4. Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan tresnarik eraginkorrenak sortzea.

/
últimos posts
últimos comentarios