Europa hozten ari da
Badira egun batzuk lehenbizi eskandinaviar herrialdeetan, eta ondoren Europa ekialdeko eta erdialdeko herrialdeetan, tenperatura oso hotzak eta leku batzuetan elurte ederrak ematen ari direla.
Horren zergatia lekuko zirkulazioa izaten da. Lekuko zirkulazioan depresioak latitude altuagotatik joaten dira, eta, antizikloiak, aldiz, latitude baxuagotatik, Europara mendebaldeko zirkulazioa ekarriz eta Europa erdi eta ekialdera aire-masa hotzak eta hezeak eramanez. Euskal Herrian, aldiz, asteazken arte hego-mendebaldeko zirkulazioa izan da nagusi, tenperatura epelekin eta euri askorik gabe. Aste honetan negu tankeratxoa hartu du eguraldiak, baina berriro ere tenperaturek epeltzera egingo dute.
Hala ere, garrantzitsua da Europa hoztea. Europa hozteak kontinentearen ekialdean presio altuko guneak sortzea ahalbideratuko luke. Horrek depresioei hesia jarriko lieke eta guregana gerturatzera behartu, guri denboraleak ekarriz. Beste eszenatoki posible bat litzateke, presio altuko gune horiek gugana oso aire hotz eta lehorra ekartzea.
Baina gutxien-gutxienez garaian garaiko eguraldia egiten hasi da eta hori positiboa da gugana hain beharrezko ditugun euria eta elurra ekartzeko. Ez dago joera garbirik oraindik, baina gutxienez eszenatoki politak ireki dira gugana benetan negua iristeko.
