0 comentarios

Barkamenik ez probintzientzat


Barkamenik ez probintzientzat

Ortega y Gassetek kaleratu zuen bere Redencion de las Provincias izeneko saiakera 1931an, Primo de Rivera jeneralaren diktadura bukatu ondoren eta gobernu progresista baten atarian, beraz. Bertan, La España invertebrada liburuan agerturiko bere aurreko hautu ideologikoak leundu zituen eta Espainiaren definizio modernoa proposatu zuen. Egun, espainiar estatuaren eskumak zein ezkerrak aurkezten dituzen egitasmoa eta praktikak (juridikoak barne) sakonean...

0 comentarios

Hezkuntza EZ da eskola soilik

 

EHU publikoa izateagatik UEU pribatua da, berez?, Bai zera!.

Alderantziz esango nuke nik. EHU unibertsitate espainiarra baita eta UEU euskal herritarra, ezbairik gabe.

Udako Euskal Unibertsiateak, adibidez, sekulako bideak ireki ditu eta somatzen dut, bide horietako bati jarraituz, Euskal Herrian, Katalunian daukaten Universitat Opertaren antzeko ekimen bat sortu beharko litzatekeela, etxetik bertatik ikasi ahal izateko. Oraingo UNED espainiar hau, desfasatuta eta garaituta baitago...

0 comentarios

Bi hitz, hitz bi, W. Labov soziolinguista zendu berriai agurra emateko

Hizkuntza eta kultura (gizartea)ren arteko harremanetan sakondu ahal izateko ukipen-hizkuntzalaritzatik sortu zen soziolinguistika bera 1. Honez gero, hizkuntzaren erabilerak gizarte jakin baten egituraketaren berri ematen digula jakin badakigu soziolinguistikaren bidez2. Esate baterako, Indiako gizartean irauten duen kasten arteko bereizketak bertan erabiltzen diren hizkeraren arabera sailka daitezke edo herri islamikoetan, agintarien diskurtsoak zer motatako indarrez helaraztea nahi izaten...

0 comentarios

Irakurtzen jakitea

 

 

izaten da edozein eskolak edozein ikasleri irakatsi behar dion trebeziarik behinena, testuak ulertzea alegia. Zoritzarrez ez du hori lortu STEE/EILASeko irakasle batek, zeinak nire azken blogeko artikulua irakurri ondoren, azalpenak ez ulertzeaz gain, irainduta sentitu baita.

Hau da, Franco hil osteko hezkuntza ministroa zen Pio Cabanillasek orduko “eskola nazionalari” izena aldatu zionean “eskola publikoa” deitzeko magia egin zuela diot eta berak ulertu...

0 comentarios

ESKOLA PUBLIKOA Ez da Euskal Herrian behar dugun eskola publikoa

“Publiko” hitzak, euskaldunontzat, iruzurra dakar berarekin. Slavoj Zizek filosofoari atsegin zaion amarru bat gogoratzea ez legoke gaizki: nekazari hura zaindarien aurretik egunero pasatzen zen baratzeko produktuez gurditxoa gainezka zuela. Ohartu ziren arte gurdiak zirela oharkabean nekazariak pasatzen zituenak haien muturren aurretik. Publikotasunaren izenpean unibertsaltasuna, doakotasuna, integrazioa, aniztasuna, laikotasuna, eta abarrak ederki pasatzen dira mundu guztia...

0 comentarios

Saiatu

 

Saiatuk haztatu edota probatu esan nahi du (ez frogatu). Ez da, beraz, monografia, testu didaktikoa edo tratatua.Eguneroko bizitzak edonori etengabe eskatu ohi zaion iritzi duina idatziz finkatzea dugu entseguaren funtsa. Saiakera sortzailea behar baitu izan, ez jakintzaren metaketa antzua.

Literaturaren historian Michel Montaigne (1533-1592) izendatu ohi da saiakeragintzaren aitzindaria eta, ildo horretatik, XVI. mendearen bukaeran hedatutako kultur giroan kokatu beharra dago...

últimos posts
últimos comentarios