Artículos archivados en 2016-10

0 comentarios

Fernando Larruquerti

 

Esan Fernando, erantzun adiskide:

Saminak bat batean jotzen al du ala alez ale…?

Samina pairatzerakoan paliatu nahi dugu, baretu, arindu, saihestu…eta hori jakintza da, belaunaldiz belaunaldi bildutakoa.

Alez ale metatutako jakinduria, ez jabetza aleatorioa, ez eta janzkera axolagabe, jakingosearen galbahe, zorigabearen jakitatea

Saminak bere arauak baititu, jakin beharrekoak, haien aurka ibiltzekoak.

Eta zuk, orain, ba al dakizkizu?

Minak berdindu egiten dituelako...

0 comentarios

“ Goian bego-rik ez Dario Forentzat”

 

 

 Ironia pentsamenduaren adierazpen umorezko mota da zeinean esakuneen bidez funtsean pentsatzen dena esaten denaren kontra dela medio azaltzen den.

Ironiaren abiapuntua Sokratesengan omen dago. Hitza bera grezieratik baitator “eiron-etatik” (galdetzen duenetik, alegia). Sokratesen metodoak, maieutika deritzana, aurkariari galdetuz ezjakinarena eginez, egia ateratzea nahi zuen bestearen ezjakintasuna agerian utziz.

Ez da, berez, literaturan jorratzeko...

0 comentarios

Euskal Herritarrok

 

Euskal Herrian ziklo politiko aldatzera doala ez dago dudarik. Espainian, ordea, ez du ematen.
Europan, aldiz, Brexit dela edo etorkinen politikak direla eta, hara bere mugen gototortzeak nola mugazain zaharberrituek antzerako mezua igorri digute: politika ulertzeko modua ari dela aldatzen, alegia.

Politika definitzeko ohiko  bi ardatzez gain, (liberalismo eta errepublikanismoa) haien alternatibak izan direnak ere (komunitarismoa eta populismoa) ezin dira atzeman egun duela gutxi...

últimos posts
últimos comentarios