0 comentarios

Fake news-ak gure garunean

 

 

Gure garunak, Joseph Goebbelsek ongi zekienez, berriren bat, zenbat eta errepikatuago izan, orduan eta sinesgarriago bihurtzen du. Horren aurrean informazioak isolatzen eta alderatzen ikasi beharra dago kuantitatiboa eta kualitatiboa bereizteko.

Askotan gainera, gure memoriak ez ditu datuak behar bezala prozesatzen eta gauzak ahaztu edo nahasi egiten dira. Garunak, berriz, ez du hori onartzen eta Fake news-ak sortzen ditu. Joera hori aldatzen ikas daiteke eta, urteen poderioz, bizitzan zehar, hori behar bezala ikasi izanak, baita biziaren hondarrean ere, lagunduko digu.

Garuna ezagutzaren egokitasunik ezaz dabil, hau da, gezurra esaten dio bere buruari. Normalean gure adimenak ez du onartzen haren usteen aurka doan informazioa eta Fake news-ak sortzen ditu. Joera hori baldintzatzen ez baldin badugu ikasten, ez dugu inoiz gogamen askea izango eta aurreiritzien menpe geldituko gara betiko.

Ildo beretik, gure gizartearen joera hainbat ezagueraren norabidea, gainerako besteenekin batera ibiltzea izan ohi da. Beraz, partekatuak izaten diren Fake news-en sinesmenei atxikitzea izaten da ohikoena.

Baina jaidura hori ere berrikas egin daiteke usteen eta arrazoien artean behar bezalako tartea jarriz, sineskerien eta datu frogatuen artean alegia.

Beraz, berriro diot, aipatu ditugun ardatz horien arabera, gizarte baten sintoma eta terapia dira Fake News edo sarearen bidez hedaturiko ahozko narrazio garaikideak. Hedabideek eta Gobernuek haien kontra borrokatu behar dela esango dute dagoeneko beraiek zuten informazio-monopolioa galdu dutelako. Honez gero haiek sortutako bertsio ofizialek ez dute balio eta informazio-erabiltzailea, Fake News-ak direla medio, gero eta ikasiago bihurtu da. Haiei buruzko kezkak ardura sortu zuen, baina fake news-ak, informazio-eredu berrian, gizarte-paradigma aldatuta, aldez aurretik ez zeuden ikasgaiak azaleratu ditu eta ohiko ikaspenak nahiz joerak eraldatu egin ditu.

/
últimos posts
últimos comentarios