0 comentarios

“Fake News”ez dira atzo goizekoak

 

Gezurraren erabilera politikan zaharra da oso baina “Fake News” adierazpidea hautatua zuen Collins hiztegi sonatuak 2017ko hedatuena ingelesezko berrien artean.

Halere, ¿Fake News, zer dira? (Allport & Postman (1946). “An Analysis of Rumor”. In Public Opinion Quarterly, 10, 1946-47,  68-69 or.), funtsean kontrastatu gabeko berriak.

«Zurrumurrua edo Fake News eguneroko gertaerekin erlazionatutako proposamena da, ahoz aho transmitituta, hura edonork sinets dezan berau egiaztatzea baimentzen duten datuak izan gabe

Hau da, Fake news, komunikatzeko nahitaezko praktika soziokulturala dugu –gogoz ala gogoz kontra ere–, gainontzeko hedabideak bezain erreala dena eta, gainera, hainbat balorazioez gain, ohiko hedabideetan aurkitu edo bereizi ezin ditugun erregistroen berri ere ematen digute. Fake news komunitate jakin baten perzepziozko estereotipoen proiekzioa besterik ez da.

Horregatik,Fake news, zurrumurru eta hiri kondairen inguruko azterketarik sistematikoki burutzeak komunitate kulturalaren oinarrizko egia irrazionalak eta bere hautemate-estereotipoak aurkitzeko balio du. (González Fernández, R . 2006) La mentira. un arte con historia.http://www.apostadigital.com/revistav3/hemeroteca/ruben.pdf.)

Beraz, fake newsen edo ahozko narrazio garaikiderako hurbilpen mota hori (González Fernández, R . ) zeharo urruti dago esparru honen hasierako ikerketa zientifiko konduktistetatik (Allport & Postman) eta, planteamendu askoz zabalagoa bezain integratzailea eskainiz, haren urritasunak ezabatzea eta gainditzea ahalbidetzen ditu.

Michel Foucault parafraseatuz (Foucault, M .1969). L'Archéologie du savoir .Gallimard. Paris), esan genezake kontua ez dela «gizartearen historia bakoitzaren egiak bilatzea, egia edo giza-konbentzio bakoitzaren inguruan historia bana egitea baizik».

 

 

 

/
últimos posts
últimos comentarios