0 comentarios

Fernando Larruquerti

 

Esan Fernando, erantzun adiskide:

Saminak bat batean jotzen al du ala alez ale…?

Samina pairatzerakoan paliatu nahi dugu, baretu, arindu, saihestu…eta hori jakintza da, belaunaldiz belaunaldi bildutakoa.

Alez ale metatutako jakinduria, ez jabetza aleatorioa, ez eta janzkera axolagabe, jakingosearen galbahe, zorigabearen jakitatea

Saminak bere arauak baititu, jakin beharrekoak, haien aurka ibiltzekoak.

Eta zuk, orain, ba al dakizkizu?

Minak berdindu egiten dituelako animaliak eta gizakiak.

Oinazea, ordea, gizadiagoa da, bizipena baita, eta hortaz, mintzagai delako: gogoetabide eta galdera, adierazpide eta jabeldura.

Jakinmina da galderaren abia,baita eskaeraren habia.

Erantzuna, berriz, ohikoa bada ere, edota ohikoa izan arren, ikasiak izaten dira, gizartean edo mintzo-enean, gizakion oinazea ikasbide delako.

Zuk, Fernando, oinazeaz bizitzen ikasi zenuen eta herriminari irudia, doinua eta hitza eman zenion.

Ez zenuen inoiz erantzun biribila eman nahi.

Ez erantzun orain…zurekin eta zure galderekin aski ikasi dugu eta.

Betiereko Besarkadaz, ez adiorik, bada.

Fito Rdz.  

 

 

/
últimos posts
últimos comentarios