"Faisanen irla" filma zinema-aretoetara iritsi berri denez, eta Ibrahima Baldek Londoneko "Miñan" testuaren antzerki-emanaldira joan ahal izateko izan dituen arazo juridikoek –hark bere helburura iritsi arte mugak gainditu behar izan zituen milaka auzien oroimenean oinarritua– berriro ere ustez giza eskubideetan eta mugikortasun askean oinarritutako Europaren itxurakeria eta faltsukeria agerian utzi dituzte.
V. Wolfek zioenez, literatura esperientzia trinkotzeko tresna da eta, horren karira, honakoa idatzia utzi zigun: «Ezer ez da benetan gertatzen memoriak eutsi eta gordetzen ez duen bitartean».
Gaurkotasun handiko arazo etiko-politiko baten aurrean kokatzen gaitu egoera honek eta, zorionez, horri heltzeko baditugu, eduki ere, hainbat testu literario non pertsonen trafikoa, mugen itxiera selektiboaren ondorioak eta abar lantzen baitira eta, hori guztia, gainera, gure historiaren (aurreko mendeko berrogeiko hamarkadatik hona) eta gure espazioaren (Itsasotik edota Nafarroako Pirinioetatik gertu dauden polizia-kontroletan kokatutako istorioak) garaien arabera kontatuta, zeinean praktika horiek (mugak zeharkatzea), jazarriak izan arren, gizarte-legitimitatea eduki baitzuten; eta komenigarria da, beraz, literaturaren bidez, zilegitasun horretaz hausnartzea.
Zorionez, horretarako bidean, Booktegik argitaratu berri du "Un berger basque" testuaren euskal ordaina ("Euskal Artzain bat"), Manuel Senderren eleberria, zeinean goian aipatutako arazo haiei denei modu literarioan heltzen zaien. On egin!