Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Nagiak

 

Irakasleontzat behintzat, udara sasoian, alferkeriak jo egiten gaituenez, nagiaren nagiaz ibiltzea zein gozoa den ohartzen gara. Lanaren gainean eraikitako mundu honetan, aldiz, fama txarra ohi du alferrak. Etxelkalte eta halakoak entzun behar ditu alferrontziak. Eskuzuri ere deitu izan zaio eta argitaletxe batek bere izenez alprojeriaren gorazarrea egin nahi izan bazuen ere begira non dagoen orain Alberdania zena…

Greziako langileria  ere potrojorran egon nahi dutela esan ohi dute europar gobernuek. Antzerako esan zuten, eta diote, argentinarrei buruz Ameriketan…eta zergatik?

Nire lanean batik bat erretiro adina Buenos Airesen 50 urteak izaten dira Argentinako beste tokitan 55 edo 57 urte izaten diren bitartean. Grezian, jakina denez, 60 urte baino askoz gazteago izanik hartu behar izan dute erretreta hango langileek.

Produktibitatearen gurpil zoroan bizi direnentzat, nonbait, adin horretako jubilazioak onartezinak dira. Onargarria, ordea, erretiro faltaren ondorioz gazteek taxuzko lanik gabe aritu behar izatea eta, beraz, etorkizunari buruzko planik ez egin izana.

Nire buruarekiko mota honetako hitz aspertuak sortzen zaizkit uztailaren igande arratsaldeko berotan, mandrainkeriaz jota. 

Buscar