Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Nor naiz ni?

Pentsatzea, aldiz, pasatzea da; ordenu hori zalantzan jartzea da, hantxe egoteaz harritzea, zergatik egiten dugun egiten dugunaz galdetzea, paisaiak zeharkatuz ibiltzea, osatu gabeko mugimenduen aztarnak bilatzea.

Pandemiaren garaian, iritzia ematen denean, galdera hau egiten da: «Baina zein autoritaterekin hitz egiten duzu zuk? Zein da zure espezialitatea? Non zaude zu?». Galdera behin eta berriz errepikatzea sakonenera eraman nahi gaitu, pentsamenduaren sekretua bereganatu nahi du edo, nolanahi ere, haren zilegitasuna zalantzan jarri. Honako jarreren aurrean M. Foucaultek idatzi zuen:

«Ez, ez, ez nago inor zelatatzen, baizik eta barre eginaz... eta zer, imajinatzen duzue ni kezkatuko nintzela eta gozatuko nukeela idazten ikuspegi hori kontutan hartuko banu, bada, horixe, ni labirintoan barna ausartzeko prestatuko ez banintz, nire helburua aldatzeko gauza ez banintz izango, nire bidea deformatuko nuke».

«Aurpegi bat baino gehiago izateko idazten dut. Ez galdetu nor naizen, eta ez eskatu bera izaten jarraitzea: hori egoera zibileko morala da, gure gizarte rolak zuzentzen dituena. Utzi aske idazten ari naizenean».

Sailkapen bat egitea, kokapen eta eskumen baten ildoan izateak, fededunei diziplina batean sartzea ematen dien agintaritzaz hornitua egoteak, hierarkia batean preso izatera garamatza.

Jakinduriaz eta tokiaz horrela aritzea, Foucaultentzat behintzat, heriotzaren irudia bera da.

Pentsatzea, aldiz, pasatzea da; ordenu hori zalantzan jartzea da, hantxe egoteaz harritzea, zergatik egiten dugun egiten dugunaz galdetzea, paisaiak zeharkatuz ibiltzea, osatu gabeko mugimenduen aztarnak bilatzea eta gertatu ohi diren istorio horietan beste era batera nola eta noraino posiblea den bestelako pentsamendua aurkitzea.

Foucaultek, bere estilo filosofikoa adierazten zuen hitz batekin erantzuten zien bere solaskide kritikoei:

«Nor naizen? Ze espezialitate dudan? Zeinen autoritatez ari naizen?... Ni irakurlea naiz».

Buscar