0 comentarios

On Tankredo

Espainiako Sozialistek ( izenez behintzat hala baitira) beren barne bilkura bukatzean “nos somos iguales!” ohikatu dute. Eskuineko PPrekin desberdindu beharrak badu, berez, esanahi handia baina hura mezu nagusia bihurtzeak zer-nolako identitate krisian daudela adierazten du gardenki.

Espainiako Sozialistei gertatzen zaiena, jakina, sozialistak baino gehiago espainiarrak direla da eta, ondorioz, hemendik aurrera, nonbait, politikoki esker aldera joan nahi badute ere politika egiteko espainiar estiloa horren daukate berezko ezen ezer mugitu gabe geratuko direla nabarmen da.

Izan ere, politika egiteko espainiar estiloa On Tankredoarena da. Ez mugitzea, alegia. Jose Bergamín zenak azaldu zigun hori hiru entsegutan: El arte de birlibirloque; La estatua de Don Tancredo eta El mundo por montera (Santiago de Chile; Madrid: Cruz del Sur, 1961).

Arriskuaren aurrean zutik eta irmo geratzea, zipitzik mugitu gabe irautea da hala toreroak nola On Tankredok berak hautatu ohi duten jitea. Espainiar tankerako kemena hor laburbiltzen baita, mugimendu ezan.

Tancredo Lopez igeltsero zezenzale amorratua jotzen dute aipatu jarrera horren aintzindaria. Zezena askatzen dutenean On Tankredo ez da higitzen. Pistia korrika eta amorruz etorri arren, Tankredori bost axola, edo axola ez zaionaren planta erakutsi behar du behinik behin. Horixe da espaniar nazio festazaleentzat balorearen erakusgarririk gorena: plantoaren planta egitea.

Hala eta guztiz ere, zabaldu ohi denaren aurka, ez omen zuen aipatu Tancredo Lopez horrek On Tankredoarena asmatu. Berak Espainian zehar hedatu aurretik antzerako ikuskizunak egiten ziren Ameriketan eta behin, Lopez jauna Kubako Habanan zegoela mexikar bat ikusi zuen halakoak burutzen. Erabat txundituta ikusitakoarekin metropolira ekarri nahi izan zuen ikuskizuna eta, kosta ala kosta, zezenplazan bere adorea jende guztiaren aurrean erakutsi.

Baita lortu ere, alajaina. Denbora gutxian zezeketa gehienetan joan zen agertzen On Tankredo izeneko bat edo beste, azkenean, toki guztietara zabaldu arte.

Historian kontatzen ez dena hauxe da: Lopez jaunak Habanako zezenplazan ikusi zuen mexikarra zezenak hil zuela eta Tancredo bera ere Espainian, On tankredorena egiten ari zela, zezen batek akabatu zuela.

Kontuz Lopez Jauna…

Fito Rdz.

/
últimos posts
últimos comentarios