0 comentarios

Rekalde errekaren kontra

Aurten itxiko da betiko Donostiako Aldamar kaleko Rekalde taberna, non Agus Rodriguezek babesa eman ohi dion inguruko jarrera kritiko orori. Rekalde errekaren kontra ibili da. Zaila da gero errekaren alde ibili beharrean errekaren aurka aritu beharra. Zailagoa, gainera, itsas behera dauden sasoietan, baina Rekaldeko Agustinek horixe egin du krisi garaiotan. Ez da urtu turismoaren itsasoan ezta espekulatzaileen mehatxuetan ito egin ere. Aurre egin die denei. Eta horregatik ez diote barkatu. Eta hori dela medio itxiaraziko dute erabat Rekalde taberna. Louis Aragonek zioenez kritikoa izateak ondorioak dauzka, biziarteko kartzela-zigorrak alegia, eta Aragonek ondo ezagutu zituen mundu osoko taberna giroak. Baina, diotenez, putzuak aurkitzen dakienari edatea debekatu ezin zaionez, Rekalde gabe ere, errekaren aurka segituko du Agusek. Agusek putzuak aurkitzeaz gain, itsasondoan bizitzen dakielako. Itsas goran eta itsas beherean, urpetan ito gabe. Non eusterik baduelako. Nori eusterik badiolako. Berak Rekalden sustengatu dituen guztiak bere sustengu izango baitira aurreratzean. Errekaren kontra segitzeko. Erre gabe. Ito gabe. Itsas-haizea lagun, lagunen haizeak alde.  

/
últimos posts
últimos comentarios