0 comentarios

Txirigotak 1984

 

Ez, badakit dagoeneko 20016an gaudela baina, patuak behartuta, pasa ditudan nire Cadizeko azken inauterien berri eman nahi dizuet, aurtengoak, ez 1984koak, alegia.

Preso dagoen Joxemari Dorronsoro,  auzokidea eta laguna, bisitatzera joateko nengoenean aurreko astean, moduluz aldatu zuten Puerto III-n. Modulu berrian bisitak igandeetan izaten dira, beraz, inauteriko astelehenean lanean jaia dugula probestuz hegaldia hartu nuen bisita eskatu ostean baina, abiatu aurreko egunean, bisita larunbatean zela abisatu zidaten (nik kontratatutako hegazkina larunbat gauean iristen zen Jerezera eta, bistan da, bisita galtzeaz gain, ezin nuen  beste garraio erabilita ere, hartara bertaratu.

Kartzelako arduradunek hori ez omen zela “ fuerza mayor” zioten eta, horrela, bada, bisitatzeko aukera  igandera pasatzea galarazi zuten. Hegazkin konpainiak, bestalde, zer esanik ez…, txartela ezin zela ez ostiralera aurreratu ezta hurrengo asteburura ere pasa. Diru itzulketa galdetuz, berriz,  beren barreak ia aditzen nituen telefonoz beste aldetik.

Azkenean, goian esan bezala, Cadizeko karnabaletara joan behar izan dut, behartuta, ordaindutakoa ez galtzearren. Eta hantxe, trufak eta txirigotak, burlak zein isekak garratz bezain ironikoak iruditu zaizkit.

Orwellen 1984 liburuan protagonista den Winston Smith torturatu egiten dute bi gehi bi lau ez direla onar dezan. Horrela sentitu naiz ni 2016ko Cadizeko inauterietan, 1984ko Winston bezala, ezin onartuz auzokidea dena ikusteko 3000 km egin beharra dagoela azkenean berarekin ez elkartzeko. Otegiri eta Angela Davisi gertatutakoa, bada, ez baita salbuespena, txirigota eta iseka ematen duen arau espainiarra baizik.   

/
últimos posts
últimos comentarios