0 comentarios

Unforgiven ZINEMIRAn

Amerikar Estatu Batuetako errepublikarren azken bileran Clint Eastwood ikusteak  Unforgiven filma dakarkigu gogora…,eta Joseph McCarthy senatariak Hollywooden burututako sorgin ehiza…baita inperialismoak gauzatu ohi duen bizitzaren nahiz ametsen kontrol gosea.

Zinemirak, emandako azalpenez gain, Barrura begiratzeko leihoak pelikula ez onartzeak ere, zoritxarrez, berriro zentsuraren garaira eta mendekuaren sasoietara garamatzala uste dugu.

Zergatik euskal errealitatearen irudikapenetan ez ohi dira euskal presoak agertzen?,  Zergatik haien argazkiak jazartuak izaten dira eta, demagun, Goenkaleren hamaika atalen artean euskal presoen hutsunea horren da nabarmen?, Zergatik Barrura begiratzeko leihoak ez da Zinemaldian egongo?

Zeren ez baita hautatua suertatu, jakina…eta, zergatik, hain zuzen ere?. Zeren eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak horri buruz adierazitako desenkusak ez dira sinesgarriak izaten. Ondo asko ezagutzen baitugu dokumentalaren zinegileen kalitatea (Zinemaldiaren aurreko beste ekitaldietan parte hartu dituztenak…) baita zinean egun eta hemen preso politikoak egon, badaudela,, azaltzearen beharra. Izan ere, hedabideetan gai hura, estereotipoetatik at, era askean bezain anitzean landu beharraren alde gaude gure errealitatearen ezaugarria baita, ezkutatu nahi izan bada ere.

 Film neoerrealistak egin zituztenek, Antonionik, De Sicak, Fellinik, Viscontik eta bestek, errealitatea den moduan pantailaratu behar zela aldarrikatu zuten.Eta nolakoa da errealitatea? Hortxe dago koska. Neoerrealistek egia gordina agerrarazi nahi izan zutelarik, egiaren alde bat, beren egia, besterik ezin zuten adierazi.

Antonioni, esate baterako, ezagun bilakatzen hasi zen zineman Lucia Bosek antzezturiko Amodio baten kronika filmarekin, non senarraren ustekabeko heriotzak emaztea eta bere amorantea bereiziko dituen betiko. Errealitate bat zehatz-mehatz kontatu nahi badu ere, ezustearen poderioz sortzen den ezulertuak eskatzen du jakitea egoera hori bakoitzak nola ulertzen duen, hau da, filmean gertatzen denaz jabetzeko, jakin beharra dago norberak zer zentzu ematen dion gertatzen zaionari. Zentzu hori antzeman gabe, ordea, senarraren heriotzan inolako errurik ez duen bikotea nola doan puskatuz ohartzea ezinezkoa da.

Izan ere, neoerrealismoak ez du gezurrik adieraziko; errealitatea irakurtzeko zentzua eman nahi izango digu.

Antonionik, adibidez, beste neoerrealistazale batzuekin batera, Maitasuna hirian filmean parte hartu zuen. Barrura begiratzeko leihoak filmean bezala, bost istorio filmatu zituzten, zeinetan, metaforaz kanpo, kameraren irudi objektiboak helarazi nahi izan zituzten, baina istorio bakoitza desberdin bezain subjektiboa izan zen! Areago, Antonionik berak, hamar urte geroago Blow up izenekoa zuzendu zuen Ingalaterran, non argazkilari batek, bere argazkiak

positibatzean, berak aurretik ez ikusi arren, kamerak jaso zuen hilketaz ohartzeko aukera ere izan zuen. Neoerrealismoaren bandera omen zen objektibotasunaren ordez errealitatea hautematean eduki beharreko zalantza cartesiarrak dira Antonioniren film horretan nabarmentzen direnak.

Zergatik, orduan, errealitatearen berri emateko “egiarekiko fideltasuna” aldarrikatu?

Badakigunez, zinemaren sorreratik bertatik Lumiere eta Melies bazeuden.

Bakoitza, berean, bide baten adierazle izan ziren. Lehena errealitatearekiko lotura litzateke. Dokumentalak.Bestea, berriz, fikzioa erabiltzearen alde zegoen. Neoerrealismoaren bideak fikzioa erabili nahi izan zuen errealitatea argitzeko. Gaur egun Kean Loachek, esaterako, nahi omen duena, alegia.

Gabilondok, Olasagastik, Martinezek, Goikoetxeak eta Larreategik, berriz, Lumieren bidetik burutu dute beren ahalegina .

Edozein modutara, zinema ez da ispilurik ez eta leihorik soilik. Izatekotan, adierazpen bidea baita, bere mintzaira berezitua eta guzti, baina, zer adieraz daiteke aukerarik eman ezean? Horri buruz euskaldunok zerbait badakigu, jakin…

Errealitatea anitza da, noski, baina, McCarthyren modukoek errealitatearen alde batzuk agertaraztea besterik ez dute uzten. Horrela egin ohi du espainiar inperialismoak eta horrela egin berri du, tamalez, Zinemaldiak orain.

Amalur filmak. frankismopeko zentsura gainditu eta Donostiako film festibalean aurkezterik izan zuen Fragak kontrakoa nahi arren. Barrura begiratzeko leihoak, aldiz, ezin izango ditugu Zinemaldi honetan ikusi. Berri Txarrak, beraz, denontzat. Hala eta guztiz ere, Gabilondorentzat, Olasagastirentzat, Martinezentzat, Goikoetxearentzat baita Larreategirentzat…

Good night and good luck!

 

 

/
últimos posts
últimos comentarios