Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Zerua eta Lurraren artean gezurrak besterik ez

Duela gutxi frogatuta geratu da Guardia Zibila Pedro Sánchezen Koronabirusaren pandemiaren kudeaketaren aurkako fake news sortzen aritu dela

Duela gutxi, idazle suizo euskalduna den Joanes Mathieutek eleberria irakurtzen (Entre el cielo y la tierra. Mate.) honakoa paragrafoak aurkitu nuen:

«Goiz hartan bulegoan sartu nintzenean, zerbait txarra gertatuko zela sumatu nuen. Nire lankideak soldata justifikatzen saiatzen ziren, benetan lanpetuta zeuden. Ez zen murmuriorik entzuten, eta inork ez zuen ordenagailuaren bista altxatzen. Urtebete neraman “sortzaike” gisa Copyrekin lanean, "gezur-erredaktorea" esatea hobe, publizitate-agentzia batean hori egiten baitnuen, iragarkietan inork irakurtzen ez dituen testuak eta sloganak idazten, alegia.

Nire hitzek opari handiak ematen omen zizkieten bankuetako bezeroei, eta eskaintza harrigarriak hipermerkatuetako kontsumitzaileei. Egunean zortzi ordu gezurrak idazten ematen dituzunean, lehenago edo geroago, zigortu egingo zaituztela badakizu, 14:18tan, nagusiak bulegotik deitu zidan. Atea zeharkatu orduko hasi nintzen izerditzen azazkaletaraino. 7.000 €-ko Bell&Ross erlojua zeraman, eta nik, berriz, hipertentsioa izan nuen goizegi

Kaleratze-gutun batekin etorri zitzaidan, "sentitzen dut, krisiak gogor jo du eta ezin zaitugu zu hemen izaten segi". Horrela esanda, ondo ematen du. Txeke bat eman zidan, haren arabera zegokidana lan egindako urteagatik, baina ziurta dezaket ez zela egutegi gregoriarrean oinarritu zifra kalkulatzeko. Ezusteko kargu-uzteak sortzen duen erru-sentimenduarekin bat, bulegotik alde egin nuen hitz bat esan gabe, 2009. urtea zen, eta, jakin gabe, Espainiak urteetan izango zuen finantza-krisi gogorraren biktimetako bat bihurtu nintzen».

Duela gutxi frogatuta geratu da Guardia Zibila Pedro Sánchezen Koronabirusaren pandemiaren kudeaketaren aurkako fake news sortzen aritu dela.

Barne ministroa, Fernando Marlaska agerian geratu da Guardia Zibilak Gobernuari egindako kritikaren jazarpenari buruzko ekintzak «lapsus» bat besterik ez dela uste izan ondoren.

Tira, Pedro Sanchez... argi ibili Marlaska... bizitza osoa gezurrak sortzen ematen duzuenean, lehenago edo geroago, zigortu egingo zaituztela badakizue...

Buscar