0 comentarios

Izar Etxeberriak jarri dizkio irudiak Laura Veirs estatubatuarraren azken bideoari

Laura Veirs estatubatuarraren musika ezagun izango zaie folk eta country alternatiboaren zaleei. Urte asko daramatza musikan, hamaika disko kaleratu ditu eta beste hainbeste kontzertu jo. Izar Etxeberria ilustratzaile euskaldunarekin sare sozialetan egin zuen topo Veirsek: «Izarrek nire kantu baten letrak eskuz idatzi zituela ikusi nuen Instagramen. Eta pentsatu nuen "Zein ederra. Nire diskoko kantuen letrak idazteko eskatuko diot"». Letrekin batera, Lightning Rod bideorako marrazkiak ere egin ditu Etxeberriak, Eñaut Uribesalgok animazioarekin lagundu diolarik. Ametsezko mundura garamatza bideoak, txorien hegoez eta naturako elementuen mugimenduaz.

/