Igandean Bilboko Euskalduna Jauregian izan nintzen Xabier Lete, Mikel Laboa eta Imanolen abestiak oinarri zuten ikuskinaz gozatzen (http://www.gara.net/paperezkoa/20120503/338452/es/Se-inicia-singular-homenaje-Imanol-Mikel-Laboa-Xabier-Lete-sala-BBK-Bilbo). Ederra benetan izan zen.
Euskal Herriko lurraldetasunak sortzen dituen bitxikeriengatik edo, hiru kantari gipuzkoarren omenaldia Bilbon egitea inbidia punttua sortarazi zidan. Are gehiago, hauen abestiak kantatzen zituzten gehienak nafarrak zirela ikusterakoan. Orbaitzetakoak, Aresokoak, Doneztebekoak, ... Guztiak ahots ederrekin. Bizkaiko ezpatadantzari ekin ziotenak ere Leitzakoak ziren.
Hainbeste nafar Bilbon, BBKren babesean egindako emanaldi batean, ikusteak galdera bat sortarazi zidan. Iruñean horrelakorik antolatzea ezinezkoa da? Nafarroako Kutxaren galeraren beste ondorio bat al dugu hau?
http://www.youtube.com/watch?v=lLYvRVqRz5Q
http://www.youtube.com/watch?v=gKqRNXsB8ug&feature=related
Martxelo Diaz
