Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Zamudiotarra!

Zamudio Bizkaian kokaturik dagoen herria da. Baserrian egindako lanari esker bizitzea posible zen herri honetan, beste lan batzuk ere jorratzen ziren. Baina lan egiteaz gain, eskolara joatea oso ohikoa zen zamudiotarrentzat, eta jolastea gustoko zutela ondoriozta dezakegu.

Euskara erabiltzeko ohiturak nahiko aldakorrak izan direla aitortzen digute gure elkarrizketatuek, nahiz eta gaur egun bertan asko hitz egiten den hizkuntza den. Gainera, bertako jaiak izan omen ziren inguruko herrietatik ospetsuenak eta bertara gerturatzen zen jendetza itzela zen; hauen artean Deriotarrak. Zer nolako erlazioa izan ote zuten zamudiotarrak deriotarrekin?

Nahiz eta jai ospetsuak izan bertakoak, mutilek ez zuten erraz ligatzen. Zergatia jakin nahi? Ikusi bideoa eta esango diguzue zer iruditzen zaizuen ligatu ahal izateko “baldintzak”

Eskerrik asko Emeterio, Fuljen, Juli eta Zamudioko udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez

*Esan beharra daukagu audioarekin arazo txiki batzuk izan ditugula eta horregatik entzuten dela nahiko eskas, barkatu eragozpenak