0 comentarios

ANTIBIOTIKOAK - ANTIBIOTICOS

 

ANTIBIOTICOS NATURALES

Gure Maritxinpartak iazko neguan zear, 5 aldiz hartu behar izan zuen antibiotikoa; neumonia, anginak, eskarlatina eta pare bat laringitis.

Aurten, hotzari iristea kostatu zaio, baina iristearekin batera, berriro etorri dira eztulak, hotzikarak, 40ºko kalenturak...eta nola ez... 'amoxicilina y ácido clavulánico' koktela....

Hortik etorri zaigu antibiotikoei buruzko ataltxo bat egiteko aukera hau:


Antimikrobiano

Antimikrobianoak edo antibiotikoak mikroorganismoak hiltzeko edota hauen hazkundea galarazteko gai diren substantzia kimikoak dira. Batetik, substantzia kimiko naturalak diren eta onddo filamentatsu eta bakterio espezie zenbaitek sortutako antibiotiko naturalak ditugu. Bestetik, molekula naturalak kopiatuz, bai eta antibiotiko natural horiei hainbat aldaketa kimiko eginez eta hauen propietate antibakterianoak hobetuz(?) sintetizatzen direnak.

Gaixotasun infekziosoaktratatzeko erabiltzen dira.


ANTIBIOTIKO NATURALAK: landare mundutik datozen erremedioak dira, mikroorganismoen haziera ekiditu edo deusezteko gaitasuna daukatenak. Gaixotasun asko ekidin edo sendatzeko gai diren erremedio naturalak dira.
 
Antibiotiko naturalak, laborategian modu artifizialean sintetizatutako antibiotikoetatik honela bereizten dira:
  • Ez daukate alboondoriorik.
  • Gorputzarentzako onuragarriak diren mikroorganismoak errespetatzen dituzte.
  • Gehiegikeriagatik ez dira arriskutsuak bihurtzen.
  • Merkeak dira eta erraz lor daitezke.

Antibiotiko natural garrantzitsuenak: ANTIBIOTIKO NATURALAK

 

/
últimos posts
últimos comentarios