0 comentarios

“Arnasa hartu”

Adimen emozional ona izateak, sentitzen duguna identifikatzea, modu egokian adieraztea, besteek zer sentitzen duten jakitea, uneoro gure ardurak kudeatzea eta erabakiak hartzen jakitea esan nahi du (Begoña Ibarrola). Emozionalki osasuntsuak izateko, gure garuna landu eta gure emozioei hitzak jartzea eta adieraztea bezalako gauza hoberik ez dago.

Gure emozioek hitzen bidez adieraztean, ulertu ahal izateko bidea irekitzen dugu, eta erantzun egoki bat eman dezakegu.

"Just Breathe" gure barruak lasaitzeko arnasa hartzearen garrantzia erakusten duen laburmetraia da.

 

Laburmetrai honetan haurrak emozio desberdinak sortzen dizkien egoeretatik urruntzea lortzen dutela ikus dezakegu "orain eta hemen" egotea lortuz, lasaitzeko estrategiak erabiliz.

orain eta hemen

Ikusi jatorrizkoa: HEMEN

/
últimos posts
últimos comentarios