ttiklik blog naiz

badakigu ez dela erraza...

Badakigu barruak nahasten dituela...

Badakigu gurasoei idaztea gauza zaila dela....

Bizirik daudenei esan nahi genizkiekeenak...

Joan direnei esan gabe utzi ditugunak...

Zuetako asko lan horretan zaudetela badakigu eta epea gainera etorri zaizuela... hori dela eta guttunak entregatzeko epea 5 egun luzatzea erabaki dugu.

Azaroaren 15 arte duzu GURASOEI esan nahi diezun hori idazteko.

Animatu, atera barruan duzuna. Gurasoei idatzi, esan nahi diezun hori paperean jarri. Barruak eskertuko dizu.

Eskolan, etxean, lantokian, animatu denak gurasoei idaztera. Lanketa zoragarria, gogorra, betegarria… da, gure barrurako ondorio ezinhobeak dituena.

5 egun (gehiago) GURASOEI GUTUNA idazteko