Udate gara

Argazki lehiaketako irabazle berriak

Udateko lehiaketara iritsi zaizkigun asteko argazkien bilduma txikia argitaratzeko unea iritsi da. Harrituta gelditu gara jasotako argazki kantitatearekin eta horien kalitatearekin. Aste osoan zehar jaso ditugunen artean batzuk hautatu ditugu, lehenengoa zuek gehien «atsegin» duzuena da. Artista hauek NAIZ-en kamiseta jasoko dute eta denboraldi bukaeran egingo dugun zozketan ere parte hartu ahal izango dute. Animatu parte hartzera eta ez ahaztu zuen argazki gogokoenen alde bozkatzen!

 

Aldaketa

Aurreko astean bezala, Iruñeko sanferminak ditugu berriz ere «atseginenak» sare sozialean. Aste honetan 94 «atsegin» jaso ditu. Zorionak!

 

Lineak eta karratuak Gasteizen

«Lineak eta karratuak Gasteizen», Maria Ona de Miguelek atera du.


Urkiolako arboladiak

Urkiolako arboladiak sarritan ezkutatu nahi izaten ditu lanbroak, Iker Olaetxearena.

 

Egurraren taupadak

Argazki hau Leire Tomek atera zuen Urederran.

 

Ama eta zaldikumea

Irati Basoko inguruko zelaietan, iratxoez gain, badira lasai bizi diren zaldiak. Naiara Vegar Beldarrain da egilea.

 

Bi haur pozgarriak

Urtero bezala marmitako jana genuen Urrestillako familiarekin Hernanin. "Gara"n agertutako Barinatxeko korrikako argazkian Euzkitze zen a la ez eztabaidatzen ari ginen bera den edo apustua genuen eta. Intza eta Onatzek baietz esan ziguten. Jose Luis Gorostegik egina.