0 comentarios

Lehenengo aldia

Nire lehenengo aldia da.

Errespetua ematen dit.

Bai, errespetua ematen dit nire barruak zuekin konpartitzeak.

Zuekin, Zurekin.

Baliteke batzuetan zure gustokoa ez izatea.

Edo bai.

Kontua da lehenengo aldia izango dela.

Altuan pentsatuko dudan lehenengo aldia eta honek horrek errespetua ematen dit.

Errespetua eta beldurra.  

Irakurle ez zaitut konplazitu nahi.

Nik gustora aritu nahi dut, niretik.

Idazten dudanaren inguruan ardurak nire gain hartuz.

Sekula ez da izango guztiontzat gogoko.

Ez da nire intentzio, batzutan tentatzen nauen arren.

Egoista izaten saiatuko naiz.

Nik gozatzeko egin nahi dut soilik.

Ez dut eta zuretzat aritu nahi.

Niretzat baizik.

Salto egin nahi dut.

Aske hegan egiteko,

Edo beste modu baten esanda…

Saretu egin nahi dut.

Hariak tiratu eta agian gantxiloa egiteko!

/