0 comentarios

Chicagoko Planetariumean euskal sehaska kanta bat aditu zenekoa

Chicagoko Planetariumean euskal sehaska kanta bat aditu zenekoa

Chicagon bizi den Amaia Gabantxo abeslari, itzultzaile eta hizkuntzalari euskaldunak gurean ezaguna den sehaska kanta batekin amaitu zuen pasa den urtarrilaren 12an Chicagoko planetariumean egindako hitzartzea. Hitz egiten duzun hizkuntzak errealitatea esperimentatzeko moduan eragina duela defendatu zuen Gabantxok eta lepo betetako aretoaren aitzinean ‘Loa Loa’ euskal lo kanta tradizionala abestuz amaitu zuen bere hizketaldia, entzuleak aho bete hortz utziz.

Hilero egiten dute Chicagoko Planetariumean halako solasaldiak eta urtarrilean hizkuntza determinismoa hartu zuten hizpide, hizkuntzaren kategoriek gure pentsamendua nola determinatzen duten arakatu asmoz. ‘Arrival’ filma ikusi zuten lehenengo eta ondoren Gabantxorekin batera, beste bi aditu mahai inguruan aritu ziren.

Chicagoko Planetariumak berak eman du Gabantxoren hitzartzearen berri. Guk, ordea, About Basque Country atarian ikusi dugu albistea.

Hauxe Gabantxok abestutako euskal sehaska-kanta.

/
últimos posts
últimos comentarios