Zortzigarrena Naiz

Euskal Herria, italiar baten begietatik

Euskadi - Basque Country from Jeffrey Alex Attoh on Vimeo.

Surf egiteko asmoak ekarri zuen, pasa den ekainean, Jeffrey Alex Attoh italiarra gure artera. Surf taulaz gainera, argazki eta bideo kamera soinean hartuta hamar egunez ibili zen Euskal Herri luze zabalean. Dirudienez, bidaia ezin ederragoa eskaini zion Euskal Herriak eta bueltan, bideo eder hau eskaini digu opari.

Zehazki, About Basque Country atari digitalak jaso du lana. Izan ere, atariak Facebooken partekatutako albiste bati egindako iruzkinean zintzilikatu zuen italiarrak aurrez Vimeon duen kanalean zabaldutako bideoa.

Euskal Herrian izandako esperientziaren irudi eta soinu bilduma da bideoa. Hala zehazten du egileak berak, ikusleak Euskal Herrira bertaratzera gonbidatzen dituen bitartean.

Euskararen jatorriaz ere mintzo da Jeffrey Alex Attoh. Halaxe dio bideoari gehitu dion mezuan: «Aurre-indo-europear hizkuntza da, bakarra, dialektu berebere eta kaukasikoekin analogia gutxi partekatzen dituena».

Karlos Linazarsororen atsotitz batekin hasten da bideoa eta Bernardo Atxagaren ‘Kalatxoriak’ poema entzun daiteke ondoren, gure herriko irudi ederrak ikusgai diren bitartean. Ikustaldi eta iruzkin ugari lortu ditu bideoak.