0 comentarios

Sagardoaren txinparta, ‘Conde Nast Traveler’ atarian

Sagardoaren txinparta, ‘Conde Nast Traveler’ atarian

Bidaiak hizpide dituen atari entzutetsua da ‘Conde Nast Traveler’ eta bertaraino heldu da txotx sasoiaren oihartzuna. Joan den otsailaren 16an, euskal sagardotegien inguruko erreportaje bat irakurri ahal izan zuten atari honen jarraitzaile ingeles hiztunek.

Hernaniko Zelaia sagardotegia abiapuntutzat  hartuz, sagardoarena gurean errotutako tradizioa dela sostengatzen du Benjamin Kemper kazetariak sinatutako artikuluak. Euskal Herrian pintxoak eskaintzen dituzten taberna eta Michelin izardun jatetxeez gainera, bestelako hamaika aukera gastronomiko daudela nabarmentzen du.

Ikusi hemen Benjamin Kemperren artikulua. Guk About Basque Country atariaren bidez izan dugu erreportaje honen berri.

/
últimos posts
últimos comentarios