
Soinu-teknikaria da Paco Etxebers, eta, beraz, talde eta estudioen orbitan dabil beti. Folk, metal zein hardcore taldeetan aritu izan da musikari baxenafarra, paraleloki bakarkako bidea jorratu artean: 2017an ausartu zen, azkenean, 'Denbora' diskoa plazaratzera, eta joan den abenduan heldu zitzaigun bigarrena: 'Planeten lerroa'. Hain zuzen, elkarren lerroan omen daude bi lanak, nahiz eta azken honetan gozamenari leku handiagoa eman nahi izan dion musikariak.
Lehen diskotik ikasitakoa baliatuz, errekuperazio, bilaketa eta sormen lana hartu du Pacok, disko zaindu eta zehatza lortzeko. Hala, 12 kantuetako bakoitza planetatxo bat da, bere soinu, hitz eta instrumentazio propioarekin. Halako aberastasuna sortzeko, laguntza izan du iparraldeko musikariak.
Helburu xumez sortutako diskoa da 'Planeten lerroa'. Musikaren asmorik sinpleenera itzuliz, Pacoren kantuek lerro zuzen eta garbi bat marrazten dute guganaino, eta barrua ukitzen digute, ustegabeko grabitate baten antzera harrapatzen.

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria

La ONU alerta de lo que acarrearía una ‘pandemia digital’, que «probablemente va a suceder»
