
Eraso! eta Osso taldeetako abeslari gisa ezagutu dugu Serge, baina duela 2 urte abiatu zuen bakarkako bidea, beste aukera batzuk arakatzeko gogoz. Hain zuzen ere 'Enarak itzuli dira' izan zuen aurkezpen lana, eta epe laburrean atera du bigarrena: 'Leihotik mundura'.
Konfinamenduan sortutako diskoa da 'Leihotik mundura', eta musikariak berak aitortu duenez, barruan zuen hori anplifikatu eta ateratzeko bidea izan dira zortzi kantu hauek. Tristura nahiz poza elkarren eskutik doaz Sergen lanean, azal koloretsuz bilduta.
Interesatzen zitzaizkion beste ildo batzuekin esperimentatzeko aukera ematen dio Sergeri bere bakarkako proiektuak. Agian horregatik, leihoak zabaldu eta aire freskoa sar dadin nahi duenarentzat ezin musika egokiagoa da berea.

Cultura
La guerrilla sentimental de Silvio Rodríguez

Ciencia y Tecnología
Un jefe de Anthropic ve factible una pronta aniquilación humana por la IA

Ciencia y Tecnología
¿Qué es el RSI? La técnica que podría provocar que la IA se salga de control

Música
Quien colectivamente canta, la ausencia y el olvido espanta

Aktualitatea