NAIZ

2050erako energia berriztagarrien %5a itsasokoa izateko apustua dute ikerlariek

International Conference on Ocean Energy topaketak ari dira ospatzen Donostian. Energia berriztagarrien artean %5a itsasokoa izateko erronka dute ikerlariek. Mutrikuko esperientzia da Europako aitzindarietako bat.

Itsasoko energia baliatzeko errotak Copenhague ondoan.
Itsasoko energia baliatzeko errotak Copenhague ondoan. (Wikipedia)

Itsasoko olatuetatik eratorritako energia berriztagarria ez dago merkatuan guztiz sartuta oraindik; baina aurreikuspena geroz eta indar gehiago hartzea da. Mutrikukoa izan daiteke salbuespena, 2011tik ari baita herrian erabiltzen den energia sortzen. Azken ikerketak eta prototipo berriak garatu ahala, gure inguruan energia berriztagarrian %5a «energia urdinak» betetzea espero dute.

International Conference on Ocean Energy izeneko topaketak ari dira egiten, astearte honetatik datorren ostegun bitarte Donostiako Kursaal aretoan. Alor honetako 700 ikertzaile eta profesional bildu dira bertan; Basque Energy Clusterrarrarekin eta Energiaren Euskal Erakundearekin batera antolatutako konferentzian.

Euskal ikertzaileek Donostia aurkeztu zuten Kongresua bertan egiteko, Europan egitea egokitzen zela probestuz. Jose Ignacio Hormaechek, Basque Energy Clusterreko zuzendariak, azaldu du zergatik izan zen aukeratua: «Enpresen balio-kate indartsu bat dagoen tokietako bat da, energia ozeanikoaren teknologian lan egiten duena olatuen energiaren gainean, eta, gainera, laguntza publikoa duena».

Hala ere, oraindik merkatuan arrakasta handirik ez duela azaldu du: «Oraindik ez dago behar besteko teknologia sortua, hori sortzeak suposatzen duen kostuak ezin duelako eguzki-energia edota energia eolikoarekin leihatu». Hormaechek gehitu du etorkizunerako aukera egokia izan daitekeela: «Potentzial hori ekonomikoki modu eraginkorrean aprobetxatzeko gai garen unean, handitu egingo da, eta, agian, hurrengo hamarkadan ekarpena egin ahal izango dio elektrizitate berriztagarriaren kuotari»

Alejandro Romero kanariarrak adierazi du «alternatiba guztiak»  beharrezkoak izango direla sistema elektrikoa deskarbonizatu nahi bada; eta ozeanoko energia horietako bat dela. «Haizerik ez dagoenean, olatuetatik lortu beharko da, eta olatuak ez direnean, eguzkia beharko da».

Mutrikuko esperientzia aitzindari

Euskal Herria pixkanaka baina ari da itsaso-energia berriztagarrian aurrera urratsak ematen. 2011an Mutrikun jarri zuten sortzen duen energia merkaturatzen duen Europako lehen olatu-planta. 296kw-ko potentzia dauka olatu-planta horrek.

Instalazio horren ondoan, Biscay Marine Plataformek laborategi laborategi flotatzaile bat du, Armintzatik 1,8 miliatara ainguratuta, itsas energien kaptadoreen prototipoen saiakuntzak eta itsas zabaleko ekipamendu osagarria egiteko. Oinarria energia garraiatzeko kable batzuekin konektatuta dago, eta 2023an energia elektrikoa eta zuntz optikoa ematea espero da.

A Coruñako adibidea

Espainian garatzen den beste proiektu bat olatuen energia-prototipoetarako eremu esperimentalarena da, A Coruñako kanpo-portuaren ondoan dago eta 2015etik dago martxan.

Hurrengo urratsa itsas plataforma esperimentalaegitea dela azaldu du, Coruñako kostaldetik hamar kilometrora kokatuko litzatekeena. Plataforma horren helburua itsas eoliko flotatzailearen prototipoak eta arrantzarekin eta biodibertsitatearekin lotutako beste alderdi batzuk probatzea izango da.