
Osagaiak 4 lagunentzat
10 arrautza. Betegarria: baratxuri ale bat, porru bat, tipulina erdia, 200 g ziazerba, 300 g legatz, 300 g muskuilu, 60 g lau gazta birrindu, olioa, gatza. Bexamela: 30g gurin, 30g irin, 600ml esne, gatza.
Zailtasuna 3
Eltze batean arrautzak jarri, urarekin estali eta 8 minutuz egosi. Zuritu, luzeran moztu eta gorringoa atera.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako porrua, tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
3. Legatzari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.
4. Muskuilua garbitu eta eltze batean ur pixka batkin egosi, oskolak ireki arte. Atera eta haragia txikitu. Salda iragazi.
5. Barazkiak eginda daudenean, legatza gehitu eta arin erregosi.
6. Sutatik kendu eta bexamel pixka batekin, gorringoekin eta muskuiluekin nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea eta muskuiluen salda bota eta etengabe irabiatu. 2 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Arrautzak betegarriarekin bete eta azpil batean jarri.
2. Arrautzak bexamelarekin estali eta gainetik gaztak bota.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

El ‘Reloj del Juicio Final’ marca 85 segundos, más cerca que nunca del fin del mundo

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
