
Ohar baten bidez, Huntza taldeak iragarri du asteazken honetan jarri dituztela salgai ‘Azkena izango balitz bezala’ agur kontzerturako sarrerak. Kontzertua 2024ko otsailaren 3an ospatuko da, Bilboko Miribillan.
Huntzak orain astebete iragarri zuen hamar urteko ibilbidearen ostean «etenaldi mugagabea» hartzeko erabakia hartua zuela.
Unibertsitate garaian, Bilboko Alde Zaharreko kaleetan osteguneroko triki-poteoetan, elkartu ziren sei gazte gipuzkoarrek osatu zuten Huntza, 2014. urtean. ‘Aldapan gora’ abestiarekin sekulako arrakasta lortu zuen taldeak bost lan kaleratu ditu: ‘Ertzetatik’ (2016), ‘Lumak’ EP-a (2017), ‘Lasai lasai’ EP-a (2018), ‘Xilema’ (2018) eta ‘Ezin ezer espero’ (2021).
Kontzerturako sarrerak taldearen webgunean edota WeGow plataformaren bidez eskuratu daitezke 25-28 euroko salneurrian. Aurreratu dutenez, «festa kutsuko» kontzertua izango da eta «ibilbide osoan zehar egindako lagun eta artistekin» elkarbanatuko dute oholtza.
Gonbidatuen zerrenda «datozen hilabeteetan» jakinaraziko dutela esan dute, baina egin dute aurrerapen bat: Pablo Novoa galizarra izango da kontzertuko musika-zuzendaria, ekitaldia koordinatuko duena.
Ibilbide oparoko artista da Novoa. Besteren artean Los Ronaldos, Ivan Ferreiro, Bebe, Marlango eta Julieta Venegas artistekin aritua da eta ‘Late Motiv’ telebista saio ezaguneko bandaren musika-zuzendaria zen.

La denuncia de Tomás García: tres meses a la espera de una cirugía oncológica en Osakidetza

Hiperconexión digital: la crisis en salud mental «tiene rostro de niña»

Fósiles hallados en Erroibar revelan la posible hibridación entre el lince ibérico y el boreal

El aeropuerto de Noain, de nuevo mejor de Europa con menos de dos millones de pasajeros


