
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, 100 g foie, 60 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera.
2. Orburuak xerratan moztu eta plantxa batean olio pixka batekin erre. Gatz pixka bat bota.
3. Zartagin batean zatitutako urdaiazpikoa olio pixka batekin arin erregosi.
4. Plateretan orburuak jarri eta gainean urdaiazpikoa eta birrindutako foiea bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, tipulina bat, 70 g foie, 80 g urdaiazpiko ondu, 200 ml barazki salda, irina, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Luzeran lau zatitan moztu.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Zatitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
4. Irin pixka bat bota eta eragin.
5. Salda pixkanaka-pixkanaka bota eta etengabe irabiatu. Orburuak sartu, estali eta 10 minutuz egosi.
6. Txikitutako perrexila bota.
Plateretan orburuak eta bere saltsa jarri eta gainetik txikitutako foiea bota.

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria
