
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g antxoa, 3 baratxuri ale, 3 piper txorizero, 4 piper berde, ardo zuria, 250 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu eta gatza bota.
2. Piperrak ur epeletan 30 minutuz jarri. Mamia atera.
3. Eltze zabal batean txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
5. Salda eta mamia gehitu eta 10 minutuz egosi.
6. Gainetik antxoak jarri eta beste 3 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g antxoa, 2 tomate heldu, 2 baratxuri ale, tipula bat, 2 piper txorizero, 3 arbendol, ogi xerra bat, 125 ml ardo zuri, 250 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurra kendu eta gatza bota.
2. Piperrak ur epeletan 30 minutuz jarri. Mamia atera.
3. Zuritutako baratxuriak eta ogia olioarekin erregosi. Mortero batean ogia, mamia, arbendolak, ardoa eta gatza jarri eta birrindu.
4. Eltze zabal batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
5. Tomateei azala eta haziak kendu, tipulari gehitu eta erregosi.
6. Morteroko nahasketa eta salda gehitu eta 10 minutuz egosi.
7. Gainetik antxoak jarri eta beste 3 minutuz egosi.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

BECeko kontzertuen aurretik, kontzertu bira iragarri dute Pantxoa eta Peiok
«Barrura begiratzea ere bada konkista bat»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
