
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 200 g arto irin, 300 g gari indar-irin, 100 ml garagardo, 50 ml olio, 200 ml ur, koilarakadatxo bat piperrauts, gatza. Betegarria: 2 txangurru, kilo bat tipula, 2 baratxuri ale, 3 piper berde, 100 g tomate heldu, piperrautsa, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Ura berotu eta arto irinarekin nahastu.
2. Beste osagai guztiak gehitu. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta 30 minutuz beratzen utzi.
Betegarria:
1. Eltze batean ur eta gatz ugari jarri eta irakin. Txangurrua sartu eta, irakiten hasten denetik, 10 minutuz egosten utzi. Haragia atera.
2. Elte batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak oliorekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen.
3. Zerrendatan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
4. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Barazkiak eta txangurrua nahastu.
Bukatzeko:
1. Azpil batean irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. Gainean betegarria jarri.
2. Geratzen den orea zabaldu eta gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria

La ONU alerta de lo que acarrearía una ‘pandemia digital’, que «probablemente va a suceder»
