CONTENIDO PATROCINADO

Abuztuarekin batera datoz Lizarra, Leitza, Erromo eta Berangoko jaiak

Abuztuko jaien txanda iritsi da Euskal Herriko hainbat herri eta auzotara. Nafarroan, besteak beste, ostiral honetan hasiko dira Lizarrako jaiak, eta jarraian Leitzakoek hartuko diete lekukoa, datorren ostegunean. Bizkaian, Erromon eta Berangon dagoeneko jaietan murgilduta daude igandera arte.

Lizarrako haurren korporazioa asteartean irtengo da kalera, abuztuak 8.
Lizarrako haurren korporazioa asteartean irtengo da kalera, abuztuak 8. (Iñigo URIZ | FOKU)

Lizarrako jaiak dira abuztu hasiera honetan jende gehien erakartzen dutenetarikoak. Ohikoa den bezala, zazpi egunez luzatuko dira, hilaren 4tik 10era, eta ekainean Udal Gobernu aldaketa gauzatu bazen ere, ia egitarau osoa aurreko alkate Koldo Leoz-ek zuzendutako taldeak prestatutakoa da.

Beraz, aurtengo jaiak uztailaren 4ean hasiko dira, ostirala, eguerdiko hamabietan botako den suziriarekin. Erraldoien ostirala izanik, konpartsa kalez kale ibiliko da goiz eta arratsaldez.

Zazpi egunetan ez dira faltako ohiko entzierroak, herri kirolak, peñen irteerak, lehiaketa gastronomikoak, Santiago plazako txistulari eta gaiteroen emanaldiak, zezen suzkoak edota Foruen plazako gaueko Larrain Dantzak.

Santiago plazan, bestalde, Lizarra ikastolak antolatutako dantzaldiak izango dira, honako taldeekin: The Trikiteens (ostirala 4), Trikidantz (larunbata 5) eta Patxi eta Konpainia (igandea 6).

Txosnetan ere ez dira kontzertuak faltako, besteak beste Sofokaos (ostirala 4), J Martina eta Perlata (larunbata 5) edota gau elektronikoa (igandea 6). Eta Foruen plazan, besteak beste, Olaia Inziarte eta Zea Mays arituko dira asteartean (abuztuak 8).

Lizarrako establezimendu laguntzaileak: Pascual carpintería, Katxetas.

Lizarrako jaiei Leitzakoek hartuko diete lekukoa datorren ostegunean, abuztuak 10, egun horretan botako baitute txupinazoa Nafarroa iparraldeko herri honetan. Hala ere, igande honetan bertan (abuztuak 6), umeen eguna ospatuko dute txupinazoa eta guzti. Goiz eta arratsaldez, haur eta gazteentzako suzko eta gurpildun zezenak, pilota partidak, jolasak, dantzarien emanaldiak, erraldoiak eta DJ saioak izango dira.

Helduen txupinazoa, esan bezala, datorren ostegunean izango da eta sei egunez luzatuko da San Tiburtzio jaietako egitaraua. Aurten ere adin eta gustu guztientzako ekitaldiak izango dira: kantujirak, entzierroak, bazkari herrikoiak, bertsolariak eta dantzarien emanaldiak. Larunbat arratsaldean, hain justu, aspaldian egin ez den dantza saioa izango da plazan eta 75 bikote (150 pertsona) bilduko dira Leitzako Ingurutxoa eta Lizarrako Larraindantza dantzatzeko. 

Kirolak ere garrantzi handia izan ohi du betidanik Leitzan eta aurten emakumeen presentzia indartu da. Horrela, ostiraleko (abuztuak 11) herri kirol saioan lau aizkolariak eta hiru harrijasotzaileak emakumeak izango dira, eta igandeko (abuztuak 13) pilota jaialdia mistoa izango da.

Musika arloari dagokionez, honako talde hauek parte hartuko dute: Trikidantz, Gozategi, Zetak eta Joselu Anayak, besteak beste. Gainera, egunero, Incansables txaranga arituko da kaleak girotzen, bere izenari ohore eginez.

Leitzako gaztetxeak ere egitarau zabala prestatu du aurtengo jaietarako. Kontzertuak ostegunean bertan hasiko dira (abuztuak 10) eta hurrengo astelehenean (abuztuak 14) gazte eguna ospatuko dute, trikipoteo, gazte bazkari eta honako taldeen emanaldiekin: Distopia elektrotxaranga, Zetak eta DJ Remy.

Leitzako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Leitzako Udala, Leitzelarrea caldereria, Maimur liburudenda.

Txupinazoa bota ondoren, Txutxo kalez kale ibili zen pregoilari makilarekin. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
 

Erromo eta Berango jaietaz gozatzen ari dira

Getxoko Erromon jaietaz gozatzen ari dira joan den igandeaz geroztik. Egun horretan, putxera lehiaketa famatua egin zen, eta jaien hasierako txupinazoa asteazkenean bota zuten. Pregoia irakurtzearen ardura Txutxo auzotar ezagunarena izan zen, eta dei egin zien bizilagunei «egun batzuetan gure arazo guztiak alde batera utzi eta gure auzoaz eta gure jendeaz gozatzeko».

Egitaraua igandera arte luzatuko da (abuztuak 6). Jai batzordeak adierazi duenez, aurten ekitaldi «xumeagoak» antolatu behar izan dituzte, iazko jaietan zor ekonomiko handia sortu zelako. Hala ere, egitarau zabala prestatu dute adin guztientzako eta Erromoko kaleak betetzeko deia egin dute, baita auzoko dendetan eta tabernetan kontsumitzera animatu ere. Zentzu horretan, tabernariek ere egitarau zabala prestatu dute, batezere musika eta gastronomia arloko ekitaldiekin.

Horrela, ostiral honetan (abuztuak 4), jubilatuen bazkaria egingo da, arratsaldean elkartasun taloak, herri kirol erakustaldia, eta gauean kontzertuak. Larunbatean (abuztuak 5), belaunaldien arteko jokuak egingo dira eguerdian, arratsaldean bertsojira, kalejira eta zezen suzkoa; eta gauean, Reggae jaialdia, elkartasun kalejira eta kontzertuak.

Jaietako azken egunean (igandea 6), tortillen lehiaketa ospatuko da eguerdian eta sardinada herrikoia arratsaldean. Aurtengo jaiak "Pobre de mí", azken traka eta antzerkiarekin amaituko dira.

Erromoko establezimendu laguntzaileak: Aingara, Gure Etxea taberna.


Berangon, bestalde, pasa den astean amaitu ziren Santa Ana jaiak eta oraingoan Santo Domingo jaien txanda iritsi da. Egitaraua asteazkenean hasi zen, kuadrilla egunarekin, eta ostiral honetarako (abuztuak 4), adin guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte: hamaiketakoa aitite eta amamentzat, gazte parkea, familia antzerkia, txokolate jana, diskofesta…

Larunbatean (abuztuak 5), Berango kantari taldearen irteera izango da, Leioako abesbatza eta musika bandaren emanaldia, idi probak eta kontzertuak. Eta igandean (abuztuak 6), ur parkea, herri kirolak eta 80-90 hamarkadetako musika.

Berangoko establezimendu laguntzaileak: Nagusien Etxea, Nebarrebak taberna, Frontoi taberna.