
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g oreki, 300 g tofu, 200 g kuiatxo, 200 g tomate cherry, 90 g arto gozo, 12 oliba beltz, teriyaki saltsa. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, baratxuri ale bat, albahaka freskoa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Tofua dadotan moztu eta teriyaki saltsarekin estali. Ordu batzuk beratzen utzi.
2. Kuiatxoa xerratan moztu eta gatza bota. Olio berotan frijitu. Erditik moztu.
3. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
4. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera. Freskatu eta xukatu.
5. Tomatea garbitu eta moztu.
6. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.
Orekia, beste osagaiak eta saltsa nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g oreki, 300 g tofu, 200 g tomate cherry, uraza desberdinak, arrautza, ogi birrindua. Saltsa: 200 g oliba beltz, 4 koilarakada olio, 2 koilarakada Jerez ozpin.
Zailtasuna 2
1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Tofua dado txikitan moztu. Ogi birrindutik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu. Frijitu.
3. Saltsaren osagaiak nahasi.
Plateretan urazak jarri eta gainean orekia, tomateak eta tofua. Gainetik saltsa bota.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra
